Historia

  • 1911-1982

    Hastapenak

    Teodoro Alcortak eta Esteban Unzuetak Esteban Unzueta eta konpainia sortu zuten erdi bana, 4.000 pezetako kapitalarekin. Hasieran, enpresaren jarduera nagusia eskuzko armak egitea zen. 1920an, enpresaren izena aldatu zen, Alcorta y Cía sortu zen. Armak, aiztoak eta tresna elektrikoak egiten zituen. 1976an, enpresak inoiz izandako langile-kopururik handiena izan zuen; hain zuzen, 300 pertsona.

  • 1982-1997

    Automobilgintza

    1982an, Alcortak, gaur egungo instalazio berrietan, automobilgintzako lehen urratsak eman zituen, Seat, Opel Zaragoza eta Ford Valencia konpainien eskutik.

  • 1997-2005

    Dimentsio berria

    Alcorta Brockhaus SA sortu zen
    Alcorta eta Alemaniako Brockhaus Soehne GmbH enpresa batu ziren, merkatuan proposamen bateratua egiteko. Alemaniako enpresak Alcortaren akzioen %51 erosi zuen.

    Aldi horretan, Alemaniako forjaketako teknologiarik eta prozesurik onenak ekarri ziren Alcortara. Izan ere, Alemaniak merkatu honetako erreferentzia izaten jarraitzen du oraindik ere.

  • 2005-2007

    Talde Global Handi baten barruan

    2005ean, Alcorta Brockhaus SA Mahle talde multinazionalean sartu zen. Izan ere, talde horrek Brockhaus Soehne GmbHren %100 erosi zuen, eta enpresa multinazionalen metodologiak eta kudeaketa-sistema integralak ezarri zituen Alcortan.

  • 2007-2009

    Ziurgabetasuna eta proiektu berria

    Alcortak eta Mahle taldeak merkatuko eta negozioko estrategia desberdinak zituzten. Horren ondorioz, bi enpresak elkarrengandik urrundu ziren, eta Alemaniako enpresak bere partaidetza saldu zien familia sortzaileei. Hortaz, harrezkero, akziodun tradizionalak eta akzioak erosi zituzten zenbait langile izan ziren Alcortaren jabeak. Ondoren, enpresa Hegoafrikan ezarri zen, eta bulegoak ireki zituen Txekiar Errepublikan,Frantzian eta Alemanian, eta urtebeteko trantsizio-aldi horren ondoren, 2009an, gaur egungo Alcorta Forging Group sortu zen.

  • 2011

    Mendeurrena

    100 urteko ibilbidea eta gero, Alcorta Forging Group forjaketaren arloko erreferentzietako bat izan zen berriro ere. Bere balioak eta gizartearekin zeukan konpromisoa berretsi zituen, eta XXI. mendeko merkatuaren egungo beharrekin bat datorren irudi berri bat hartu zuen.

  • 2013-Actualidad

    Merkatu Globala

    2013. urtean, Alcorta Forging Groupek lehen sukurtsala ireki zuen AEBetan, eta 2014an, zerbitzu-bulegoa zabaldu zuen Shanghai hirian. Alegia, erreferentziazko merkatu globaletan egoteko joera erakutsi zuen berriro.